Raketistak Lehen eta Orain (73 minutu, dokumentala)
Emakume pilotari profesionalak ezagutzeko bidaia aurkezten dizuegu. Ez bat eta ez bi, ehunka emakume izan ziren raketista profesional gisa jokatu zutenak, Espainian nahiz Ameriketako hainbat txokotan, propio zabaldutako frontoietan. Baina guretzat raketisten gaia gordea egon da, sekretua bailitzan, ezkutatuan, debekuan. Bizi genuen ezjakintasuna gainditzeko sortu dugu dokumental hau. Egiaztatzea lortu dugun informazioarekin, istorio honen ikuspegi orokorra emanez, 1917tik 1980ra bitarte iraun zuen modalitatearen berri ematen dugu. Argazki, agiri, ilustrazio eta egunkariez gain, “Agustina”, “Ramonita”, “Asteasu”, “Emili”, “Soroa” eta “Larramendi I” ezagutzeko aukera izango duzue. Emakume aurrerakoi hauek frontoi barruan nahiz kanpoan izandako bizipenen berri emango digute, norberak bere larruan bizitakotik.